Beasainen ere baheketa egingo dute
Beasaingo osasun-eremuan bizi diren 13 eta 40 urte bitarteko guztiei egin diete deialdia. 943 02 77 00 edo 900 20 30 50 zenbakietara deitu behar da hitzordua eskatzeko
Osasun Sailak baieztatu berri duenez, Beasainen ere baheketa selektiboa egingo dute datorren astean. 13 eta 40 urte bitarteko beasaindar guztiei PCR proba egiteko eskatu diete. Hitzordua eskatu behar da horretarako, Beasaingo Osasun Zentroan (943 02 77 00) edo osasun-aholkuan (900 20 30 50).
Pergolako pilotalekuan egingo dituzte probak. Astelehenean hasiko dira, 13:00etan, eta asteazkeneko 20:00ak arte egingo dituzte. Emaitzak 72 orduren buruan jasoko dira. Bitartean “komenigarria” da gizarte-jarduerarik ez egitea eta maskararen erabilera eta distantziak zorroztea. Emaitza negatiboa bada, SMS bidez jakinaraziko da. Aldiz, positiboa bada, gaixoari hots egingo diote.