Eusko Jaurlaritzak Euskadi osorako neurriak ezarri ditu, eta mugikortasuna are gehiago mugatu du 25 udalerritan. Beasain, Lazkao, Legazpi, Ordizia, Urretxu eta Zumarragatik ez sartu eta haietatik ez irteteko gomendatu dute, "osasun-zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateagatik gertatzen diren joan-etorrietarako izan ezik, bai eta lan-arrazoiengatik, ikasketengatik, ohiko bizilekura itzultzeagatik, mendekoak diren pertsonei eta hiriei laguntzeagatik edo ezinbesteko kausagatik egiten diren joan-etorrietarako izan ezik".
Beasaingo osasun-eremuan bizi diren 13 eta 40 urte bitarteko guztiei egin diete deialdia. 943 02 77 00 edo 900 20 30 50 zenbakietara deitu behar da hitzordua eskatzeko
Osasun Sailaren arabera, 85 positibo kasu gehiago agertu dira Goierrin. Dagoeneko sei herri daude eremu gorrian, Lazkao eta Legazpi ere sartu baitira.
Igartzako zubitik 11:30ean hasita, Arriaranera iritsi bitartean, bost geldiune eta bertsoaldi egingo dituzte Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariek.
Beti Bizi elkarteak albistea goizeko lehen orduan zabaldu du albistea.
Trensako langileek Beasainera lekualdatu dituzte protestak. 110 beharginek galdu ditzakete lanpostuak. Ixteko erabakia bidegabea dela diote, egoera ekonomikoa ez delako txarra
Urriko azken asteburuan egin ohi dute Cava Festa Zegaman, baina aurtengoa bertan behera gelditu da. Joseba Izagirrek azaldu duenez, Sant Sadurni D'Anoiarekin duten harremanaren harira sortu zen festa.
Beatriz Herreras Moratinosek burdinolaren aztarnak zaindu beharra aldarrikatuko du gaur hitzaldian. Iñigo Imaz historialariak ere Olaberriaren balioa azpimarratu du
Baheketa masiboa ostiralera arte egingo dute eta herritarrei eskatu diete PCRa egiteko txanda har dezatel. Jakintza eta Oianguren ikastetxeetakoak izan dira lehenak.
Zailtasunak dituzten jendeari bideratuta dago zerbitzua
Vicente Vegak ehun urte bete ditu aste honetan eta Aldasoro alkatearen aitortza jaso zuen
'Korosagasti' filma eskainiko dute, bihar eta etzi, Ordiziako Herri Antzokian. Larunbateko saioan Asier Susaeta zuzendaria bertan izango da.
Anduetza parketxean Igeldoko Arrano Etxean sendatutako bi arrano askatuko dituzte, larunbat honetan Ikustera joateko izena eman behar da aurrez.
Gabrielenea etxea hezkuntzarako utzi zuen, Ataungo umeek «irakaskuntza katolikoa» izan zezaten. Haren omenezko plaka-oroigarria jarriko dute igandean.
Zumalakarregi museoan gaur egitekoa ziren emanaldia eta ondorengo solasaldia bertan behera utzi dute. Data berria aurrerago zehaztuko dute.
Bartzelonako Marina kaletik pasa den euskaldun batek baino gehiagok sorpresa galanta hartuko zuen. Kale horretan Urretxu izeneko jatetxe bat dago eta pertsianan Irimo mendia du margotuta.