Beizamako hilketen gaineko filma, Ordizian ikusgai
'Korosagasti' filma eskainiko dute, bihar eta etzi, Ordiziako Herri Antzokian. Larunbateko saioan Asier Susaeta zuzendaria bertan izango da.

Beizamako Korosagasti baserrian izandako hilketa ezagunetan oinarrituta, Asier Susaetak egindako filma ikusteko aukera izango da asteburuan, Ordiziako Herri Antzokian. Ostiralean eta larunbatean izango dira emanaldiak; larunbat iluntzeko saioan, zuzendariak berak parte hartuko du, solasaldian. Hau da asteburuko saioen ordutegia:
- Ostirala: 22:15
- Larunbata: 19:30 eta 22:15