Hilerrira joateko autobusa egongo da geltokitik
Zailtasunak dituzten jendeari bideratuta dago zerbitzua

Beasaingo Udalak, Gurutze Gorriaren laguntzarekin, autobus zerbitzua jarriko du santu guztien egunean hilerrira joateko. Barrendain plazatik irtengo da, tren geltokiaren aurretik, 10:00etatik 14:00etara puntuan. Hilerritik, berriz, 10:30etatik 14:30etara irtengo da, ordubetero. Eskaera handia bada zerbitzua indartuko duela iragarri du udalak.
Ordutegia: | |
Joateko (Tren geltokitik) | Itzultzeko (hilerritik) |
10:00 | 10:30 |
11:00 | 11:30 |
12:00 | 12:30 |
13:00 | 13:30 |
14:00 | 14:30 |
Lapurretak saiesteko udaltzaingoak hainbat aholku eman ditu. Nagusiki, autoa ixteko eta baliozko gauza bistan ez uzteko eskatu dute eta hilerrian arretaz ibiltzeko.