Igoera handia gaur Goierrin, 85 kasu berrirekin
Osasun Sailaren arabera, 85 positibo kasu gehiago agertu dira Goierrin. Dagoeneko sei herri daude eremu gorrian, Lazkao eta Legazpi ere sartu baitira.
Koronabirusaren datuek etengabe goraka jarraitzen dute; gaur ere igoera handia izan da, 85 kasu berrirekin. Gipuzkoa osoan izan da gorakada, hein handi batean, baheketak egiten ari direlako hainbat herritan.
Osasun Sailaren txostenaren arabera, Beasain da kasu berri gehien dituena, 21 positibo berrirekin. Haren atzetik daude Ordizia (13), Legazpi (11), Urretxu (10), Zumarraga (7), Lazkao (6), Ataun (5), Olaberria (2), Ormaiztegi (2), Segura (2), Zaldibia (2), Zegama (2), Idiazabal (1) eta Itsasondo (1).
Sei herri eremu gorrian
Ehun mila biztanleko 500 kasuko ratioa gainditzen duten herriak daude eremu gorrian. Beasain, Ordizia eta Zumarragari Urretxu ere batu zaio aste honetan, eta gaur, Lazkaok eta Legazpik ere gainditu dute langa. Osasun Sailak gaur jakinarazi du Beasaingo Osasun Eremuan ere baheketaBeasaingo Osasun Eremuan ere baheketa egingo dutela.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 1.667 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |
Altzaga | 0 | 1 |
Arama | 0 | 8 |
Ataun | 5 | 15 (+5) |
Beasain | 21 | 366 (+21) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 10 |
Gabiria | 0 | 5 |
Gaintza | 0 | 3 |
Idiazabal | 1 | 26 (+1) |
Itsasondo | 1 | 19 (+1) |
Lazkao | 6 | 86 (+6) |
Legazpi | 11 | 138 (+11) |
Legorreta | 0 | 43 |
Mutiloa | 0 | 6 |
Olaberria | 2 | 9 (+2) |
Ordizia | 13 | 385 (+13) |
Ormaiztegi | 2 | 19 (+2) |
Segura | 2 | 26 (+2) |
Urretxu | 10 | 131 (+10) |
Zaldibia | 2 | 50 (+2) |
Zerain | 0 | 1 |
Zegama | 2 | 77 (+2) |
Zumarraga | 7 | 233 (+7) |
GOIERRI | 85 | 1.667 (+85) |