Mugikortasuna mugatuko dute Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian, Urretxun eta Zumarragan
Eusko Jaurlaritzak Euskadi osorako neurriak ezarri ditu, eta mugikortasuna are gehiago mugatu du 25 udalerritan. Beasain, Lazkao, Legazpi, Ordizia, Urretxu eta Zumarragatik ez sartu eta haietatik ez irteteko gomendatu dute, "osasun-zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateagatik gertatzen diren joan-etorrietarako izan ezik, bai eta lan-arrazoiengatik, ikasketengatik, ohiko bizilekura itzultzeagatik, mendekoak diren pertsonei eta hiriei laguntzeagatik edo ezinbesteko kausagatik egiten diren joan-etorrietarako izan ezik".
Osasun Sailak, bihar, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bi agindu argitaratuko ditu koronabirusaren hedapena gelditzeko helburuarekin. Batetik, EAE osorako neurriak ezarriko ditu eta bigarrenean, Gipuzkoako eta Bizkaiko 25 udalerritarako ezarritakoak. Herri horien artean daude biztanlerik handieneko Goierriko herriak: Beasain, Lazkao, Legazpi, Ordizia, Urretxu eta Zumarraga. Egoera epidemologiko larria duen herriak dira bostak.
Gomendio orokorrak:
- Herrietatik ez sartu eta haietatik ez irten, osasun-zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateagatik gertatzen diren joan-etorrietarako izan ezik, bai eta lan-arrazoiengatik, ikasketengatik, ohiko bizilekura itzultzeagatik, mendekoak diren pertsonei eta hiriei laguntzeagatik edo ezinbesteko kausagatik egiten diren joan-etorrietarako izan ezik.
- Gizarte-topaketak elkarbizitzako talde egonkorrera mugatuko dira.
- Bertan behera utzi edo atzeratu beharko da ezinbestekoa ez den edozein familia- edo gizarte-jarduera
- Ahal den neurrian, barnealdeko espazioetako gizarte-topaketak bizikidetzako talde egonkorrera murriztu beharko dira.
Neurri orokorrak
- Bertan behera utziko da taldeko edozein kirol-jarduera, bai instalazio itxietan, bai irekietan.
- Kirola bakarka baino ezingo da egin.
- Haur-parkeen, parke publikoen eta terrazen erabilera debekatzen da, 21:00etatik 08:00etara, pertsonak igarotzeko izan ezik.
- Debekatuta dago 21:00ak eta 08:00ak bitartean alkohola saltzea merkataritza-establezimenduetan.
- Merkataritza-establezimenduek, elikadura-establezimenduek, farmaziek eta erregaien zerbitzuguneek izan ezik, 21: 00etan itxi beharko dute.
Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuak
- Debekatuta dago barran kontsumitzea. Eserita eta mahaian kontsumituko da.
- Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuentzat 21: 00etan ixteko muga ezartzen da. Ordu horretatik aurrera, lokala itxita egon beharko da, jenderik gabe, eta ezingo da berriz ireki 06: 00ak baino lehen.
- Debekatuta dago zutik egin beharreko edozein jatetxe-jarduera, besteak beste koktelak edo antzekoak.
Gainerako herri guztientzat neurriak ondorengoak izango dira:
Pertsonen bilerak eta topaketak
- Edozein talde edo bileratan gehienez ere sei pertsonak parte hartzea gomendatzen da.
Hil-beilak eta ehorzketak
- Hil-beiletan, 30 pertsona batu ahalko dira, gehienez, aire zabaleko espazioetan, eta 6, espazio itxietan. Bertaratzen den pertsona-kopurua txikiagoa izanez gero, ezingo da baimendutako edukieraren % 50 gainditu.
- Hildakoaren ehorzketan edo haren errausketarako agurrean, 30 pertsona egon ahalko dira, gehienez, betiere espazio irekian egiten bada. Espazio itxian eginez gero, gehienez 10 pertsona batu ahalko dira, eta, nolanahi ere, pertsonen arteko distantzia gorde beharko da.
- Kasu guztietan erabili beharko da maskara.
Pertsonen topaketa gurtzarako espazioetan
- % 50eko edukiera izango dute.
- Pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gorde beharko da.
- Gehienezko edukiera ikusteko moduko lekuan argitaratu beharko da.
Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta sozietate gastronomikoetako establezimendu eta zerbitzuak.
- Barruko edukiera, gehienez: % 50.
- Terrazetan kontsumi daiteke; bertako edukiera librea izango da.
- Mahaien artean 1,5 metroko distantzia fisikoa bermatu beharko da.
- Mahaiko, 6 pertsona egon ahalko dira, gehienez, bai barruan, bai kanpoan.
- Kontsumitzeko, eserita egon beharko da.
- Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da une oro, kontsumitzeko unean bertan izan ezik.
- Beranduenez 00:00etan itxi beharko dute, bezeroak irtenarazteko prozesua barne.
- Debekatuta dago txoko eta sozietate gastronomikoetan edozein jarduera egitea; itxita egon beharko dute.
Kultura, kirol eta gizarte-jarduerak
- Barnealdea: % 50eko edukiera, gehienez, eta 400 pertsona, gehienez.
- Kanpoaldean: % 50eko edukiera, gehienez, eta 600 pertsona, gehienez.
Kirol-instalazioak eta kirol-lehiaketak
- Kirol-instalazioetan, edukiera % 50ekoa izango da.
- Kirol-lehiaketak, ekitaldiak eta ikuskizunak leku itxietan egin daitezke, gehienez % 50eko eta gehienez 400 pertsonako edukierarekin; eta aire zabalean, gehienez % 50eko edukierarekin eta gehienez 600 pertsonako edukierarekin.
Jarduera fisikoa aire zabalean
- Kontaktu fisikorik gabe eta 6 pertsonatik beherako taldeetan egin ahal izango da, banaka edo taldeka.
Jarduera fisikoa aire zabalean
- Kontaktu fisikorik gabe eta 6 pertsonatik beherako taldeetan egin ahal izango da, banaka edo taldeka.
Eskola-kirola
Eskola-kirolean (eskolaz kanpoko ordutegian), 2007an eta ondorengoetan jaiotako ikasleek parte hartzeko gaitasuna eten egiten da.
Gogorarazi behar da honako neurriek, besteak beste, indarrean jarraitzen dutela:
- Gaueko aisia: erabat itxiko dira diskotekak, dantza-aretoak, pub-ak eta Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua arautzen duen Dekretuaren (otsailaren 5eko 17/2019 Dekretua) III. eta IV. taldeetan sailkatzen diren establezimendu guztiak.
- Garraio publikoa: 01:00etan amaituko da.
- Debekatuta daude jarduera-mota guztiak lonjetan eta antzeko beste edozein lokaletan.
- Tabakoa eta antzekoak: debekatuta dago espazio publikoetan erretzea, baldin eta erretzaileak bermatu ezin badu pertsonen artean gutxienez 2 metroko distantzia gordeko duela. Maskara kea hartzeko eta botatzeko baino ez da kenduko.
- Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.
- Debekatuta dago “botiloia” egitea.