Vegak ehun urte bete ditu
Vicente Vegak ehun urte bete ditu aste honetan eta Aldasoro alkatearen aitortza jaso zuen

Vicente Vegak ehun urte bete zituen asteartean. Senitartekoen alboan ospatu zuen urteurren berezia, eta Aitor Aldasoro alkateak ere zoriondu zuen herritar guztien izenean. Plaka-oroigarri bat ere oparitu zion. Vega-Garcia sendia jada bi plaka dituzte, Vicenteren emazteak, Emiliana Garciak, 105 urte dituelako.