CAFeko Osinberdeko kanala lehertu delako dator Zaldibiako erreka lohituta
CAFeko zentral hidroelektrikoa urez hornitzeko kanala lehertu egin da bart, eta arre-arren dator urte Zaldibiako errekan. Ur sare publikoari ez dio eragin.
Zaldibiako Amundarain errekak –ofizialki, Zaldibia erreka– urak lohituta dakartza goizean goizetik. Udalak jakinarazi duenez, CAFeko zentral hidroelektrikoa urez hornitzeko orain mende bat baino gehiago egin zen kanala lehertu egin da, eta horren ondorioz datoz urak erabat arretuta, marroi-marroi. Kanalari erantsita doan hodia ez du kaltetu –edateko ura bertatik dator–, eta horrenbestez, ur sare publikoari ez dio eragin.
Gaur goizetik urak bere bidea bilatu du mendian behera #Zaldibia pic.twitter.com/kvNpzCBPmI
— Zaldibiako Udala (@zaldibiaeus) October 23, 2020