Igoerarekin itxiko du astea Goierrik, gaur 76 kasu gehiago
Osasun Sailaren arabera beste 76 positibo daude Goierrin, kasurik gehienak Ordizian eta Beasainen daude, nahiz eta denera 15 diren kasu berriak dituzten herriak.
Datu kopuruan igoera handiarekin bukatuko du astea Goierrik. Gaur 76 kasu gehiago jaso ditu Osasun Sailaren txostenak, horietatik gehienak, Ordizian (24) eta Beasainen (17) daude, beste behin.
Kasu berriak, ordea, herri gehiagotan ere agertu dira. Zumarraga (7), Urretxu, (6), Legazpi (5), Ataun (3), Lazkao (3), Arama (2), Ormaiztegi (2), Zaldibia (2), Gaintza (1), Idiazabal (1), Olaberria (1), Segura (1) eta Zegama (1) dira gainontzekoak.
Sei herri eremu gorrian
Goierriko sei herririk hazienak eremu gorrian daude, ehun mila biztanleko 500 kasuko ratioa gainditzen baitute. Beasain, Lazkao, Legazpi, Ordizia, Urretxu eta Zumarraga dira, eta horietan aparteko neurriak ezarri ditu jaurlaritzak.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 1.743 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |
Altzaga | 0 | 1 |
Arama | 2 | 10 (+2) |
Ataun | 3 | 18 (+3) |
Beasain | 17 | 383 (+17) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 10 |
Gabiria | 0 | 5 |
Gaintza | 1 | 4 (+1) |
Idiazabal | 1 | 27 (+1) |
Itsasondo | 0 | 19 |
Lazkao | 3 | 89 (+3) |
Legazpi | 5 | 143 (+3) |
Legorreta | 0 | 43 |
Mutiloa | 0 | 6 |
Olaberria | 1 | 10 (+1) |
Ordizia | 24 | 409 (+24) |
Ormaiztegi | 2 | 21 (+2) |
Segura | 1 | 27 (+1) |
Urretxu | 6 | 137 (+6) |
Zaldibia | 2 | 52 (+2) |
Zerain | 0 | 1 |
Zegama | 1 | 78 (+1) |
Zumarraga | 7 | 240 (+7) |
GOIERRI | 76 | 1.743 (+76) |
- AGIRIA: Osasun Sailaren txostena