Ordiziako Herri Antzokian ez da zinema emanaldirik izango
Udalerria alerta gorrian dagoenez emanaldiak bertan behera uztea erabaki du Ordiziako Udalak
Gaurtik astelehenera bitarte Ordiziako Herri Antzokian proiektatzekoak ziren zinema emanaldiak bertan behera geratu dira. Udalerria alerta gorri egoeran dago, eta Herri Antzokian ixtea erabaki du Ordiziako Udalak. Alerta egoerak iraun bitartean ez da emanaldi berririk programatuko. Gaur eta bihar ‘Korosagasti’ filma ematekoak ziren, Beizamako izen bereko baserrian izandako hilketak ardatz dituen filma.