Espainiako Gobernuak bihar ezar dezake berriz alarma egoera
Aurrez astearterako deitua zuen Ministroen Kontseilua biharko deitu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak, ez ohiko deialdia eginez. Astelehenean autonomia erkidegoetako presidenteekin bilera telematikoa egitekoa da.
Espainiako erresumaren menpeko bederatzi autonomia erkidegoetako presidenteen eskariari jarraituz –Iñigo Urkullu izan zen lehenetarikoa–, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ez ohiko ministroen kontseilua deitu du biharko. Alarma egoera berriz ezartzea da bilkuraren asmoa, eta bide batez, autonomia erkidegoek babes juridikoa izatea neurri murriztaileak indarrean jartzeko. Hasiera batean 15 egunerako indarraldia izango luke alarma egoerak, eta luzatu ahal izateko Espainiako Kongresuan gehiengoa lortu behar luke proposamenak.