Ampo Ordiziak 49 eta 14 irabazi dio Aldro Energia Independienteri
Ligaren lehen jardunaldia irabazi du Ampo Ordiziak, Aldro Energia Independiente 49 eta 14 mendean hartuta.
Espainiako Ohorezko Mailako ligaren lehen jardunaldia jokatu dute gaur ordiziarrek. 2020-2021 denboraldia garaipenarekin estreinatu dute. Kantabriarrak azken minutura arte ahalegindu diren arren, partidaren hasieratik ordiziarrak gailendu dira. Lehen hamar minutuetan bederatzi puntu eskuratu ditu Ampo Ordiziak Valentin Cruzen ostikoei esker. Lehen zatian 27-14 puntutara zegoen markagailua; hori horrela, bigarren zatian Aldro Energia Independienteko jokalariek ez dute entsegurik egin. Tentsio uneez betetako norgehiagoka bizi izan dute Altamirara bertaratu direnek.
Covid-19 protokoloa
Harmailetan eseri diren jarraitzaileek musukoa une oro izan dute jarrita, eserleku huts bati dagokion distantzia mantendu dute eta pilatu gabe irten dira partida amaitutakoan. Gainera, hidrogela erabili dute sarrera-irteeretan.