Ion Izagirrek Vueltako etapa irabazi du, Formigalen
Gaurko garaipenarekin, hiru itzuli handietan garaipena lortu duen historiako 100. txirrindularia bihurtu da Ion Izagirre.
Ion Izagirre (Astana-Team) txirrindulari ormaiztegiarrak irabazi du Espainiako Vueltako 6. etapa irabazi du gaur Huescako Pirinioetan, Formigalen. Biescas/Sallent de Gallego-Aramon Formigal artean jokatu da 146,4 kilometroko etapa, eta ihesean zihoan tropeltxoan –Gorka anaia ere talde berean zen ihesean– erasoa jota lortu du garaipena. 3 ordu eta 41 minutu behar izan ditu etapa osatzeko.
Bigarren Michael Woods (Education First) sailkatu da eta hirugarren Rui Costa (Team Emirates), biak 25 segundora. Gorka Izagirrek 9. bukatu du azkenean, 53 segundora. Lasterketaren une batean anaietan zaharrean lider birtuala ere izan da, ihes eginda zihoazen 23 txirrindularietatik bera baitzen sailkapen nagusian postu onena zuena.
Gaurko garaipenarekin, hiru itzuli handietan garaipena lortu duen historiako 100. txirrindularian bihurtu da Ion Izagirre.