Kamioi bat irauli da N-1 errepidean
Kamioi batek istripua izan du Idiazabal parean, N-1 errepidean (412.km). Arratsaldeko bostak inguruan izan da ezbeharra, Irungo bidean. Kamioi gidaria zaurituta eraman dute Zumarragako ospitalera.
Gertaeraren ondorioz, errei bat itxita dago Madrilgo norantzan eta beste bi errei itxita daude Irungo noranzkoan. Desbideratze lanak balaztatze-eremutik egiten ari dira.