Aizpurua eta Odriozola idazleen saioa bertan behera
Gaur egitekoak ziren literatur solasaldia Lazkaoko Gerriko txokoan. Egoerak behartuta atzeratzea erabaki dute.
Lazkaoko Gerriko kultura elkarteak Liluratura saioa zuen antolatua gaurko, bi idazle goierritarrekin. Eneko Aizpurua lazkaotarrak Bidasoan gora argitaratu berri du, eta Ane Odriozola legazpiarrak Gibolan girotutako bigarren eleberria atera du: La sombra de Gibola (lehena El secreto de Gibola zen). Gaur Gerriko txokoan ziren biak izatekoak, baina Gerriko Kultur Elkarteak jakinarazi du, egoera dela eta bertan behera utziko dutela saioa. Aurrerago egiteko aukerarik balitz, jakinaraziko lukete.