2020/10/27

Hilerrian neurriak hartuko ditu Legazpiko Udalak Domu Santuen egunari begira

Udaltzaingoa arduratuko da edukiera kontrolatzeaz, eta jende pilaketak saihesteko ibilbideak markatuko dituzte lurrean.

Baheketean parte hartzeko eskatu dute

Dendariei eta tabernariei ere luzatu diete deia, nahiz eta 40 urte baino gehiago eduki

Trenasaren itxiera geldiarazi dutela jakinarazi dute

CCOO sindikatuak dio, enpresaren zuzendaritzak kaleratzeak hiru hilabetez geldiarazteko konpromisoa agertu diola, kontratu berriak lortzeko aukera ikusita.

KORONABIRUSA

Goierrin beste 61 kasu atzeman dituzte, eta bi mila kasuko muga gainditu du jada

Koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik 2.018 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin. Osasun Sailaren gaurko txostenak 61 kasu berri jaso ditu, gehienak Lazkaon, Beasainen, Zumarragan eta Legazpin.

Zertan eragingo du dekretu berriak?

Eusko Jaurlaritzaren dekretu berria indarrean da dagoeneko. Galdera asko sortu ditu, ordea, batez ere, mugikortasunari eta ezarritako muga berriei dagokionean. Zertan eragingo du? Hemen araudi berriaren puntu nagusiak.

Kanpandegin ikasgaia hartuz

Ingeniaritza Zibileko ikasleak Lazkaon eraikitzen ari diren industrialdean izan dira. Sprik han aurkeztu die hirigintzako garapen jasangarrirako gidaliburua

Beasaingo baheketa selektiboan 4.000 PCR proba egitea espero dute

Dagoeneko 900 proba egin dituzte. Hitzordua oraindik eskatu daiteke. Pilar Azpiazuk iragarri du positiboak ugarituko direla baina onerako izango dela esan du

K. Garralda zubimendi

Itsaso auzo-udala izateko eskaera egin dute Ezkioko eta Itsasoko udalek

2020ko abenduaren 31n Itsasoko Udala desegin eta Ezkio-Itsaso udalerri bakarra izango da berriro. Auzo-udal gisa, besteak beste, auzo-udal batzordea eratzeko aukera izango luke Itsasok

Aizpurua eta Odriozola idazleen saioa bertan behera

Gaur egitekoak ziren literatur solasaldia Lazkaoko Gerriko txokoan. Egoerak behartuta atzeratzea erabaki dute.

Beasaingo Mendi Astea gaur hasiko da

Nacho Merinok zabalduko du 13. edizioa. 'Pirinio zaletasuna bizimodu' hitzaldiarekin. Konferentzia guztiak Usurbe Antzokian izango dira, 19:30etan

Aitor Aranak gazteei zuzendutako liburu berria aurkeztu du

Idazle legazpiarrak 'Zuhaitza' eleberria argitaratu du, 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta.

Udazkeneko auzolana egin dute asteburuan

Altzigarraga eta Itsusturri inguruak garbitu, lorategiak eta bide bazterrak txukundu eta sutarako egurra prestatu dute, besteak beste.

Garajeen zergak larunbatean kobratuko dira

Urriaren 31n amaitzen da zergak borondatez ordaintzeko epea eta egin ez dutenei orduan kobratuko zaie, bakoitzak adierazitako kontutik

Lazkaon EH Bilduren aurkako pintatuak egin dituzte kalean

Udalak ekintza gaitzetsi eta pintatuak ezabatu egin ditu.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa