Goierrin beste 61 kasu atzeman dituzte, eta bi mila kasuko muga gainditu du jada
Koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik 2.018 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin. Osasun Sailaren gaurko txostenak 61 kasu berri jaso ditu, gehienak Lazkaon, Beasainen, Zumarragan eta Legazpin.
Eusko Jaurlaritzaren neurri berriak indarrean jarri diren egun berean, beste 61 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak Goierrin. Beasainen eta Ordizian kasu berrien kopuruak behera egin du, eta gaur Lazkao (12) da positibo berri gehien pilatu dituena. Haren atzetik daude Beasain (9), Zumarraga (9), Legazpi (8) eta Ordizia (6).
Kasu berriak, ordea, 15 herritan daude. Aurrez aipatutakoez gain, Seguran (3), Urretxun (3), Ataunen (2), Ormaiztegin (2), Zaldibian (1), Gaintzan (1), Idiazabalen (1), Itsasondon (1), Olaberrian (1) eta Zegaman (1) ere atzeman dituzte.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 2.018 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |
Altzaga | 0 | 3 |
Arama | 0 | 10 |
Ataun | 2 | 23 (+2) |
Beasain | 9 | 440 (+9) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 11 |
Gabiria | 0 | 5 |
Gaintza | 1 | 5 (+1) |
Idiazabal | 1 | 35 (+1) |
Itsasondo | 1 | 22 (+1) |
Lazkao | 12 | 110 (+12) |
Legazpi | 8 | 166 (+8) |
Legorreta | 0 | 43 |
Mutiloa | 0 | 6 |
Olaberria | 1 | 13 (+1) |
Ordizia | 6 | 475 (+6) |
Ormaiztegi | 2 | 30 (+2) |
Segura | 3 | 35 (+3) |
Urretxu | 3 | 165 (+3) |
Zaldibia | 2 | 60 (+2) |
Zerain | 0 | 1 |
Zegama | 1 | 83 (+1) |
Zumarraga | 9 | 267 (+9) |
GOIERRI | 61 | 2.018 (+61) |