Lazkaon EH Bilduren aurkako pintatuak egin dituzte kalean
Udalak ekintza gaitzetsi eta pintatuak ezabatu egin ditu.
Ostiral goizean EH Bildu alderdiaren aurkako pintatuak azaldu ziren Lazkaon. Hiruzpalau lekutan, horman Bildu faxista idatzia egin zuten gauean. Udalak ezabatu ditu, eta pintatuak gaitzetsi eta elkartasuna adierazi die EH Bilduri eta ordezkatzen duten pertsonei. Halako ekintzek egungo gizartean lekurik ez dutela eta bizikidetza oztopatzen dutela dio udalak. «Bizikidetzarako bide baketsuen eraikuntzatik urrun geratzen dira».