Pentsio duinak eta beste hainbat aldarrikapen
Goierriko pentsiodunek deituta mobilizazioak egin dituzte Beasainen eta Urretxu-Zumarragan. Jarraitzeko asmoa agertu dute.
Asteleheneroko deialdiari erantzunez, Beasainen eta Urretxu-Zumarragan egin zituzten elkarretaratzeak atzo, Goierriko Pentsiodunek deituta. COVID-19ak pobrezia areagotu duela salatu zuten. Gauzak horrela, mobilizatzea sekula baino garrantzitsuagoa dela iritzi dute eta pentsio duinen alde bakarrik ez, herritar guztientzat bizitza duin baten defentsan segiko dutela iragarri zuten.