Aitor Esnaola espetxez aldatu eta Soriara eramango dute
Espetxe zuzendaritzak zortzi euskal preso politiko gerturatuko ditu. Esnaola Ocañatik Soriako espetxera eramango dute.
Espainiako Espetxeen Zuzendaritzak atzo jakinarazi zuen, zortzi euskal preso politiko gerturatuko dituztela, horietako bi, Euskal Herrira, eta gainontzeko seiak Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara. Aitor Esnaola legorretarra dago azken horien artean. Esnaola, berriz, Ocañatik (Gaztela-Mantxa) Soriara (Gaztela eta Leon) mugituko dute.