Antzerki foroa egingo dute Igartzan
Yokerendan Antzerki Taldeak gidatuko du 'Ura dakarrenak urak darama' foroa
Igartzako Jauregian Urak dakarrena urak darama antzerki foroa egingo dute, larunbatean, 18:00etan. Doako ekintza izango da baina edukiera arazoak ekiditeko aldez aurretik izena eman behar da. Docs txantiloi hau bete behar da horretarako. Yokerendan Antzerki Taldeak gidatuko du ‘Ura dakarrenak urak darama’ foroa.
Ekimen hau Harimakila proiektuaren baitan egingo da. Harimakila proiektu artistiko bat da. Bere helburua ehungintzan lan egiten duten langileen giza eskubideen urraketaren inguruan hausnarketa egitea eta sentsibilizazioa lortzea da.
Klima-krisiaren testuinguru global batean, ura, giza eskubide gisa. Ibaia, pertsona migratu bat, Friday for Future-ko gazte bat, ama behargin bat eta lan prekarioa duen gazte bat… Pertsonaia horiek eguneroko bizitzako egoera bat agertuko digute.Ikusleen esku geratuko da egoera hori errepikatzea edo, aitzitik, egoera aldatzea, beste jokabide batzuk bilatuz, zapalduta daudenek egiazko bizitzarako erresilientzia eta erresistentziazko alternatibak izan edo saiatu ditzaten ahaleginduz.