'Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak' atzeratu dute
EZKIO // Europako Ondare Jardunaldien harira, Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak ipuin kontaketa antzeztua egitekoa zen larunbatean Igartubeiti Baserri Museoan, baina atzeratu egin dute. Aurrerago zehaztuko dute data berria. Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkarteak egingo du ipuin kontaketa antzeztua. Derrigorrezkoa da izena ematea eta 3 euro balio ditu sarrerak.













