Gaur ere gora egin dute datuek, 59 kasu berrirekin
Goierriko 12 herritan atzeman dituzte positibo kasuak, Osasun Sailaren arabera. Legazpi, Ordizia, Beasain eta Zumarraga dira kasu berri gehienak pilatzen dituztenak.
Koronabirusaren datuen beste koska bat egin dute gora gaur, 59 kasu berrirekin. Osasun Sailaren arabera Legazpi (14), Ordizia (13), Beasain (10) eta Zumarraga (10) dira positibo berri gehien dituzten herriak.
Beste zortzi herritan ere badira, ordea, kasu berriak. Segura (3), Lazkao (2), Ormaiztegi (2), Ataun (1), Gabiria (1), Urretxu (1), Zaldibia (1) eta Zegama (1) dira herri horiek.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 2.071 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |
Altzaga | 0 | 3 |
Arama | 0 | 10 |
Ataun | 1 | 24 (+1) |
Beasain | 10 | 450 (+10) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 11 |
Gabiria | 1 | 6 (+1) |
Gaintza | 0 | 5 |
Idiazabal | 0 | 35 |
Itsasondo | 0 | 22 |
Lazkao | 2 | 112 (+2) |
Legazpi | 14 | 180 (+14) |
Legorreta | 0 | 43 |
Mutiloa | 0 | 6 |
Olaberria | 0 | 13 |
Ordizia | 13 | 488 (+13) |
Ormaiztegi | 2 | 32 (+2) |
Segura | 3 | 38 (+3) |
Urretxu | 1 | 166 (+1) |
Zaldibia | 1 | 61 (+1) |
Zerain | 0 | 1 |
Zegama | 1 | 84 (+1) |
Zumarraga | 10 | 277 (+10) |
GOIERRI | 59 | 2.071 (+59) |