Positiboen igoera egonkortzen ari da, beste 58 kasurekin
Osasun Sailaren arabera, gaur beste 58 kasu atzeman dituzte Goierrin, azken egunetako emaitzen pare; kasu berririk gehienak Beasainen eta Ordizian daude.
Azken egunetan egonkortzen ari da koronabirus kasu berrien kopurua. Gaur beste 58 atzeman ditu Osasun Sailak, azken bi egunetako antzeko datuak dira. Beasainek (16) eta Ordiziak (14) dituzte, beste behin ere, kasu berririk gehienak. Horien atzetik daude Legazpi (6), Idiazabal (5), Zumarraga (5) eta Urretxu (4). Kopuru txikiagoetan, baina kasu berriak dituzten gainontzeko herriak hauek dira: Zaldibia (3), Legorreta (2), Segura (2) eta Ormaiztegi (1).
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 2.125 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Adinekoen zentroen egoera
Adinekoen egoitzetan egoera okertzen ari da azken asteetan. Foru Aldundiak atzo emandako datuen arabera, Zumarragako Argixao egoitzan, koronabirusa zuten bi egoiliar hil dira azken egunetan, eta beste zortzi daude birusak kutsatuta. Eskualdeko gainontzeko egoitzetan, ez dute beste positiborik jakinarazi.
Gaur | Denera: | |
Altzaga | 0 | 3 |
Arama | 0 | 10 |
Ataun | 0 | 24 |
Beasain | 16 | 466 (+16) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 11 |
Gabiria | 0 | 6 |
Gaintza | 0 | 5 |
Idiazabal | 5 | 40 (+5) |
Itsasondo | 0 | 22 |
Lazkao | 0 | 112 |
Legazpi | 6 | 186 (+6) |
Legorreta | 2 | 45 (+2) |
Mutiloa | 0 | 6 |
Olaberria | 0 | 13 |
Ordizia | 14 | 502 (+14) |
Ormaiztegi | 1 | 33 (+1) |
Segura | 2 | 40 (+2) |
Urretxu | 4 | 170 (+4) |
Zaldibia | 3 | 64 (+3) |
Zerain | 0 | 1 |
Zegama | 0 | 84 |
Zumarraga | 5 | 282 (+5) |
GOIERRI | 58 | 2.125 (+58) |