Ziklo-kros probarik ez da egingo Beasainen
Loinaz Txirrindulari Elkarteak aurten proba ez egitea erabaki du "egungo edoera dela eta"
Beasaingo 6. Ziklo-Kros proba ez da egingo aurten. Azaroan ziren egitekoak, hiru aste barru, baina egungo egoera ikusita, bertan behera uztea erabaki dute. Loinaz Txirrindulari Elkarteak iragarri du aukera dutenean “gogo gehiagorekin” itzuliko direla.
Goierrin hiru ziklo-kros proba egiten dira eta Beasaingoa zen lehena. Legazpin, egitekotan, abenduaren 6an egingo dute, Espainiako konstituzioaren egunean, eta Ormaiztegikoa 2021ean egingo dute, urtarrilaren 3an. 50. edizioa izango da Ormaiztegikoa, egiten bada.