Zine emanaldiak asteburu honetan itzuliko dira Latxartegi aretora
Pasa den asteburuko etenaldiaren ondoren, berriz zabalduko dute antzokia, aforoa %50era murriztuta.
Iciar Bollain zuzendariaren 'La boda de Rosa' filma da asteburuan eskainiko duten filmeetako bat. Alarma egoeraren eraginez joan den asteburuan Latxartegi aretoko zinema emanaldiak bertan behera utzi ondoren, berriz ere martxan jarriko dira asteburu honetan. Aretoko edukiera %50era murriztu dute, eta segurtasun neurri zorrotzak ezarriko dituzte.
Hiru pelikula programatu dituzte bihar hasi eta igandera arte. Bihar ostirala, Próxima eskainiko dute 19:30ean, eta igandean, haurrentzako 16:30eko saioan, Koko dragoi txikia oihanean. La boda de Rosa ere emango dute, larunbatean 19:30ean, eta igandean ordu berean.
Zinemarako sarrerak zenbakidunak dira, eta leihatilan eros daitezke, baina baita Internet bidez ere.













