Beste 67 positibo kasu zenbatu dituzte gaur Goierrin
Osasun Sailaren arabera gora egin du eskualdeko positibo berrien kopuruak, 67 kasurekin. Beasainen, Ordizian, Legazpin eta Zumarragan daude gehienak.
Gaur ere beste koska bat igo da koronabirus kasu berrien kopurua. Osasun Sailaren arabera 67 kasu gehiago daude Goierrin, atzo baino 9 gehiago.
Kasurik gehienak Beasainen (25) daude, baheketaren emaitzak jasotzen ari baitira oraindik. Ordizia (12), Legazpi (6) eta Zumarraga (6) daude atzetik.
Gainontzeko kasuak Ataunen (4), Urretxun (4), Olaberrian (3), Ormaiztegin (3), Lazkaon (2), Zaldibian (2), Araman (1), Gaintzan (1) eta Idiazabalen (1) atzeman dituzte.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 2.190 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Beste egoiliar bat hil da Argixaon
Zumarragako Argixao adinekoen egoitzan, bi egoiliar hil direla zioen atzo egunkari honek. Gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, koronabirusa zuen hirugarren egoiliar bat ere hil da. Hiru heriotzak aste berean gertatu dira, gainera. Une honetan, positibo eman duten 8 egoiliar daude egoitza horretan.
Gaur | Denera: | |
Altzaga | 0 | 3 |
Arama | 1 | 11 (+1) |
Ataun | 4 | 27 (+4) |
Beasain | 25 | 491 (+25) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 11 |
Gabiria | 0 | 6 |
Gaintza | 1 | 9 (+1) |
Idiazabal | 1 | 41 (+1) |
Itsasondo | 0 | 22 |
Lazkao | 2 | 115 (+2) |
Legazpi | 6 | 192 (+6) |
Legorreta | 0 | 49 |
Mutiloa | 0 | 6 |
Olaberria | 3 | 1 (+3) |
Ordizia | 12 | 520 (+12) |
Ormaiztegi | 3 | 36 (+3) |
Segura | 0 | 40 |
Urretxu | 4 | 173 (+4) |
Zaldibia | 2 | 66 (+2) |
Zerain | 0 | 1 |
Zegama | 0 | 84 |
Zumarraga | 6 | 286 (+6) |
GOIERRI | 67 | 2.190 (+67) |
- AGIRIA: Osasun Sailaren txostena