Dani Garrido Corrales legazpiarra Ondas sarietako baten irabazle
Dani Garrido Corrales kazetari legazpiarrak zuzentzen duen Carrusel Deportivo irratsaioak Ondas saria irabazi du irratiaren kategorian. SER katean asteburuetan emititzen da irratsaioa.
Alarma egoeran kirol lehiarik ez zegoenean «asteburuko irratia berrasmatu izana» nabarmendu dute saria ematekoan.
Garridok (Legazpi, 1978), EHUn ikasi zuen kazetaritza, eta SER kateko Radio Bilbaon abiatu zuen bere kirol kazetari ibilbidea. 2010ean Madrilera joan zen eta 2016tik Carrusel Deportivo-ren taldea gidatzen du.