Asteburuan ere gora egin dute datuek, beste 149 kasurekin
Goierrin beste 149 kasu atzeman dituzte ostiraletik igandera. Osasun Sailaren arabera Beasain, Ordizia, Lazkao, Legazpi eta Urretxu dira kasu berri gehien izan dituztenak.
Osasun Sailak gaur eguneratu ditu ostiraletik igandera arteko herrikako datuak, eta berriz ere, gora egin du koronabirus kasuen kopuruak. Asteburuan 149 kasu zenbatu dituzte Goierrin. Ostirala eta larunbata izan dira egunik okerrenak, 64 eta 67 kasurekin, hurrenez hurren; igandean 18 kasu zenbat zituzten, baina test gutxiago eginda.
Herriz herri aztertuta, Beasain (45) da kopururik altuena eman duena. Haren atzetik daude Ordizia (25), Zumarraga (17), Lazkao (13), Legazpi (12) eta Urretxu (11). Kasu gutxiagorekin daude Legorreta (6), Zaldibia (5), Idiazabal (4), Ataun (3), Ormaiztegi (3), Itsasondo (2), Arama (1), Mutiloa (1) eta Segura (1).
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 2.339 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Kezka adinekoen egoitzetan
Adinekoen egoitzen egoera ere gero eta kezkagarriagoa da. Joan den astean hainbat kasu atzeman zituzten Argixaon, eta guztira zentro horretako 10 egoiliarrek eman dute positibo; gainera, azken astean hiru egoiliar hil dira. Zumarragakoaz gain, asteburuan Beasaingo Arangoitin ere beste lau positibo kasu agertu dira.
Ostirala | Larunbata | Igandea | Denera: | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 3 |
Arama | 0 | 1 | 0 | 12 (+1) |
Ataun | 1 | 2 | 0 | 30 (+3) |
Beasain | 18 | 22 | 5 | 536 (+45) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 11 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 6 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 9 |
Idiazabal | 3 | 1 | 0 | 45 (+4) |
Itsasondo | 1 | 0 | 1 | 24 (+2) |
Lazkao | 10 | 3 | 0 | 128 (+13) |
Legazpi | 4 | 5 | 3 | 204 (+12) |
Legorreta | 1 | 4 | 1 | 55 (+6) |
Mutiloa | 1 | 0 | 0 | 7 (+1) |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 16 |
Ordizia | 9 | 12 | 4 | 545 (+25) |
Ormaiztegi | 2 | 1 | 0 | 39 (+3) |
Segura | 1 | 0 | 0 | 41 (+1) |
Urretxu | 3 | 7 | 1 | 184 (+11) |
Zaldibia | 1 | 2 | 2 | 71 (+5) |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 1 |
Zegama | 0 | 0 | 0 | 84 |
Zumarraga | 9 | 7 | 1 | 303 (+17) |
GOIERRI | 64 | 67 | 18 | 2.339 (+149) |
- AGIRIA: Osasun Sailaren txostena