Adineko egoitzetako 22 egoiliar daude COVID-19arekin gaixo
GIZARTEA // Arangoitiko eta Argixaoko adinekoen egoitzetan 22 kasu aktibo daude, Beasaingoan hamabi eta Zumarragan hamar. Beasaingo positiboak azken hiru egunetan atzeman dituzte, eta Zumarragan bi kasu dira berriak. Argixaon lehen kasuak agertu zirenetik bi aste pasa dira, eta inork ezin izan du gainditu. Tartean, bi egoiliarrek bizia galdu dute.