Aldasorok aurrekontuak onartzerakoan utziko du alkatetza
Presarik ez dagoela esan du, eta "garrantzizkoa" iruditzen zaiola "lanketa txukun egitea"
Aitor Aldasorok 2021erako aurrekontuak onartu arte ez du alkatetza utziko. Data zehatzik ezin duela esan aipatu du, “ez dugulako”, baina iragarri du aurrekontuak onartutakoan aldaketa gauzatzeko moduan egongo direla. Bitartean, presarik ez dagoela gaineratu du: “aurrekontuekin ari gara eta garrantzizkoa iruditzen zait lanketa txukun egitea”. Gainera, Legebiltzarrean lan karga handirik ez duela aitortu du.
Adierazpenok osoko bilkuraren amaieran egin zituen, EH Bilduk aldaketaren inguruko informazioa eskatu baitzion. “Ez da bidali nahi zaitugula, informazioa izatearren”, esan zion Nerea Manzisidor bozeramaileak. “Ez dakit ona edo txarra den niretzat oposizioak ni bidali nahi izatea”, erantzun zion Aldasorok txantxetan.