Ariztierdi aterpetxea inauguratu dute
Aterpetxea zabaldu eta urtekariko azalaren lehiaketako sariak banatu dituzte.

Berrikuntza lanak bukatuta, Zeraingo Ariztierdi aterpetxea inauguratu zuten, pasa den ostiralean. Ekitaldi berean, herriko urtekariko azala izango dena ere aukeratu zuten; aurten, Uxua Saez de Egilazek egindakoa izango da. Sariak banatuta, mokadutxoa eskaini zieten herritarrei.