Beste 63 positibo kasu zenbatu dituzte Goierrin
Osasun Sailaren arabera, atzotik beste 63 kasu atzeman dituzte eskualdean, gehienak Beasainen, Legazpin eta Lazkaon.
Asteburuko igoeraren ondoren, gaur ere gorako bidean jarraitzen dute koronabirusaren datuek. Osasun Sailaren arabera, azken 24 orduetan beste 63 kasu zenbatu dituzte Goierrin.
Beasainek jarraitzen du kasu berririk gehienak pilatzen, beste 14 positiborekin. Haren atzetik daude Legazpi (11), Lazkao (9), Zumarraga (6), Ordizia (5) eta Urretxu (5). Kopuru txikiagoetan, baina kasu berriekin, Olaberria (3), Segura (3), Zaldibia (3), Ataun, (1), Idiazabal (1), Legorreta (1) eta Ormaiztegi (1) daude.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 2.339 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |
Altzaga | 0 | 3 |
Arama | 0 | 12 |
Ataun | 1 | 31 (+1) |
Beasain | 14 | 550 (+14) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 11 |
Gabiria | 0 | 6 |
Gaintza | 0 | 9 |
Idiazabal | 1 | 46 (+1) |
Itsasondo | 0 | 24 |
Lazkao | 9 | 137 (+9) |
Legazpi | 11 | 215 (+11) |
Legorreta | 1 | 56 (+1) |
Mutiloa | 0 | 7 |
Olaberria | 3 | 19 (+3) |
Ordizia | 5 | 550 (+5) |
Ormaiztegi | 1 | 40 (+1) |
Segura | 3 | 44 (+3) |
Urretxu | 5 | 189 (+5) |
Zaldibia | 3 | 74 (+3) |
Zerain | 0 | 1 |
Zegama | 0 | 84 |
Zumarraga | 6 | 309 (+6) |
GOIERRI | 63 | 2.402 (+63) |
- AGIRIA: Osasun Sailaren txostena