Immigrazioaren inguruko solasaldia Gorka Morenorekin
Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak inmigrazioaren eta zurrumurren inguruko hitzaldi zikloa antolatu du. Gorka Morenoren txanda izango da, bihar.

Zumalakarregi Museoak antolatutako zurrumurruen aurkako informazio saioen zikloaren harira, Gorka Moreno EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza saileko irakasleak solasaldia eskainiko du bihar: La inmigracion de origen extranjero en el Pais Vasco y Ormaiztegi. Mitos y realidades. Euskal Immigrazioaren Behatokiko kidea da eta 2011tik 2019ra zuzendaria izan zen Moreno. Saioa 19:00etan izango da, museoan.
Beste bi saio ere antolatu dituzte datozen egun eta asteetarako. Ostegunean Jon Maia etorriko da, 19:00etan, La emigración en la época de Franco. Desde Extremadura al bertsolarismo saioa egitera. Azaroaren 11n berriz, Monica Leivaren txanda izango da; Estrategias comunicativas frente a rumores y estereotipos saioa egingo du, 18:30ean.
Lekua hartu behar da
Saioak doakoak badira ere, plazak mugatuak dira eta aldez aurretik lekua hartu behar da, 659 434 566 telefono zenbakira whatsapp mezua bidalita, edo mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidera idatzita. Bertara etortzerik ez duenak, online ere jarraitu ahal izango ditu hitzaldiak.