'La trinchera infinita', Oscar sarietatik urrats batera
Jose Mari Goenaga ordiziarrak, Jon Garaño eta Aitor Arregirekin batera zuzendutako filma, Espainia ordezkatzeko aukeratu du Espainiako Zinema Akademiak. Oraindik baina aukeraketa bat gehiago gainditu beharko dute Los Angeleseko galan egoteko.
Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko La trinchera infinita filma aukeratu du Espainiako Zinema Akamediak. Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo eta Oliver Laxeren O que arde filmak ziren beste bi hautagaiak. Jose Mari Goenaga ordiziarrak, Aitor Arregirekin eta Jon Garañorekin batera zuzendutako pelikulak, baina, beste aukeraketa bat gainditu beharko du Oscarretan nazioarteko filmik onenaren saria lortzeko bost hautagaien artean izateko. 2021eko apirilaren 25ean banatuko dituzte 93. Oscar sariak, Los Angelesen (AEB).
Moriartiko kideek badakite lehendik ere zer den Oscarretarako bidean egotea. Izan ere, 2016an ere abiatu zuten ibilbide hori, Loreak filmarekin, baina pelikulak ez zuen Hollywoodeko akademiaren aukeraketako hurrengo fasea gainditu