Aritz Egea, egunak argitzen duenetik iluntzen duenera arte, Izazpira joan-etorrian
Helburua SuperH eta Baila con EM elkarteek babesten dituzten ikerketetarako dirua lortzea
Azaroaren 14an Aritz Egea korrikalari urretxuarrak Ezkiotik Izazpiko tontorrera joan-etorriak egingo ditu egunak argitzen duenetik iluntzen duenera arte. 08:02ean irtengo da Ezkiotik eta 17:47ak arte ez dio korrika egiteari utziko. Joan-etorri bakoitzak 12,59 kilometro eta 750 metroko desnibel positiboa ditu.
Erronka honen izena Eguzkiak Iraun Bitartean da eta bere helburua SuperH eta Baila con EM elkarteei laguntzea da. Bi elkarte hauek haurren minbizien eta esklerosi anizkoitzaren ikerketa bultzatzen dute. Dirua lortzeko, azaroaren 14an kirolariek eta klubek emandako materiala zozkatuko dute.
Zozketarako txartelak kronoak.com webgunean jarri dituzte salgai. Bertan, aipatutako bi elkarteei diruz laguntzeko aukera ere badago. Ekitaldiaren logoa Kilian Jornet mendiko korrikalariak marraztu du.
Horra hor zozkatuko den materiala:
- -Bioracer eta Etxeondo etxeen bizikletan ibiltzeko arropa.
- -Alex Aranburu, Markel Irizar eta Gari Bravo txirrindularien maillotak.
- -Pou anaiek, Patxi Usabiagak eta Alex Txikonek emandako mendiko materiala.
- -Realaren, Athleticen eta Eibarren kamisetak.
- -Salomon etxearen zapatilak eta kamiseta.
- -Laia Sanz trial, enduro eta rally raideko pilotuaren kamiseta.
- -Nuria Picas, Sheila Aviles, Maude Mathys, Stian Angermund, Jim Walmsley, Bart Przedwojewski, Pablo Villa eta Pau Capel mendi korrikalarien materiala.
- -…