Saltzen jarri orduko agortu dira Lazkaon dendetarako bonuak
Herriko saltokietan erabiltzeko beste 1.000 bonu jarri zituen atzo udalak salgai, eta berehala agortu dira.

Lazkaoko Udalak merkataritzan gastatzeko beste 1.000 bonu jarri zituen atzo salgai, Nik Lazkaon, zuk zergatik ez? sustapen kanpainaren barruan. Hirugarren aldiz luzatu dute. Plaza ertzean mahaia ipini, eta 09:00etan hasi ziren 20 euroko balioko txartelak saltzen. Dendetan 30 euroko gastua egin ahalko da. 14:00etarako agortuta zeuden. Bakoitzak gehienez bost bonu erosi ahal izan ditu.