Gaur ere 63 kasu berri atzeman dituzte Goierrin
Osasun Sailaren arabera Goierrin beste 63 positibo kasu zenbatu dituzte. Zumarragak, Beasainek eta Ordiziak dituzte kasu berri gehien.
Egunez egun koronabirusaren kasu berrien agerpena 60 kasuen bueltan mantentzen ari da, gorabehera handirik gabe. Gaur beste 63 positibo zenbatu ditu osasun sailak.
Aipatzeko modukoa da Zumarragak izan duen igoera, 17 positiborekin, hura baita kasu berri gehien dituen herria. Beasainek eta Ordiziak hamabina dituzte, eta zerrendan hurrenak Urretxu (6) eta Legazpi (5) dira.
Kopuru apalagoan baina kasu berriak dituzten herrien artean daude Lazkao eta Legorreta bina kasurekin, eta Arama, Ataun, Ezkio-Itsaso, Idiazabal, Itsasondo, Segura eta Zaldibia, kasu banarekin.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 2.480 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |
Altzaga | 0 | 3 |
Arama | 1 | 13 (+1) |
Ataun | 1 | 32 (+1) |
Beasain | 12 | 562 (+12) |
Ezkio eta Itsaso | 1 | 12 (+1) |
Gabiria | 0 | 6 |
Gaintza | 0 | 9 |
Idiazabal | 1 | 47 (+1) |
Itsasondo | 1 | 25 (+1) |
Lazkao | 2 | 139 (+2) |
Legazpi | 5 | 220 (+5) |
Legorreta | 2 | 58 (+2) |
Mutiloa | 0 | 7 |
Olaberria | 0 | 19 |
Ordizia | 12 | 562 (+12) |
Ormaiztegi | 0 | 40 |
Segura | 1 | 45 (+1) |
Urretxu | 6 | 195 (+6) |
Zaldibia | 1 | 75 (+1) |
Zerain | 0 | 1 |
Zegama | 0 | 84 |
Zumarraga | 17 | 326 (+17) |
GOIERRI | 63 | 2.480 (+63) |