500 metro Euskaraldi
Herritarrak Euskaraldian parte hartzera animatzeko, 500 metro pankarta jarri dituzte Beasainen. Ordizian, formakuntza saioa egingo dute.
Beasaingo kaleak Euskaraldiko kartelekin aipaindu dituzte. Denera, 500 metro pankarta jarri dituzte herrian barrena. Auzolanean egin dute, adin ezberdinetako jendea nahastuta; Euskaraldian izena emateko azken eguna azaroaren 20a izango da, eta antolakuntzak eskatu du ez uzteko azken egunerako. 1.000 lagun baino gehiago apuntatu dira jada.
Ahobiziei eta belarriprestei zuzendutako formakuntza saioa
Ordizian, Ahobizi eta Belarriprest guztientzako prestakuntza saioa antolatu dute azaroaren 16rako. Helburuak dira, herritarrek hizkuntzari buruzko bizipenak partekatzea, ahobizi eta belarriprest izatea zer den azaltzea, eta hizkuntza hautuarekin eroso sentitzeko ariketak egitea eta eusteko aholkuak ematea. Formakuntza saiora bertaratzeko asmoa dutenek jarri harremanetan azaroaren 6a baino lehen, 688 716 450 telefono zenbakiaren bidez, Whatsappez mezua bidalita.