Kontsumoa sustatzeko eta kontziliazioa errazteko laguntzak onartu dituzte
Udalbatzak aho batez onartu ditu zaintzarako eta kontziliaziorako laguntzak, baina EH Bildu abstenitu egin da laguntza bonuen inguruan, nahikoak ez direla iritzita
Beasaingo Udalbatzak zaintzarako eta kontziliaziorako diru-laguntzak eta kontsumoa sustatzeko laguntza bonuak onartu ditu. Helburua COVID-19ak herritarren artean eragindako kalte ekonomikoa arintzea da.
Beasaingo Udalak 15.000 euroko diru partida bideratuko du zaintza lanetan dabiltzanentzat. Baldintzak hauek dira: 59 egun bitarteko kontratuak izan beharko dute; 40.000 euro urteko baino gutxiagoko diru sarrerak; eta hamabi urtetik beherako edo %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonak zaindu beharko dira laguntzak jaso ahal izateko. Eskariak abenduaren 31ra arte egin daitezke. PSE-EEko Eva Alvarez bozeramaileak datorren urtean laguntzak handitzeko eskaria egin du, eta EH Bildu kexu agertu da euren nabardurak ez direlako kontua hartu. Halere, denek alde bozkatu dute eta aho batez onartu da.
Aldasorok onartu du datorren urtean ere eskaini beharko direla laguntzak, eta orain izaten duten eskariaren arabera egokitu beharko direla.
Bonuen bigarren txanda
Bestalde, Beasaingo Udalak herriko saltokietan gastatzeko bonuak jaulkiko ditu azaroan. Oraingoan merkatal eta ostalaritzako gune guztietan izango dira erabilgarriak, eta erabiltzaile bakoitzak 20 bonu erabili ahalko ditu.
PSE-EEk alde bozkatu du neurri positiboa dela deritzolako. EH Bildu abstenitu egin da, laguntzak motz gelditzen direlakoan. Bonuen lehen txandan, uda hasieran, 120.000 euroko mugimendua sortu zen Aldasororen esanetan.