Azken egunetako igoerarik handiena gaur, 71 kasu berrirekin
Igoera egonkortzen ari zela bazirudien ere, gaur beste kosta bat gora egin dute Goierriko datuek. Osasun Sailaren arabera, 71 positibo berri atzeman dituzte, gehienak Beasainen, Ordizian eta Lazkaon.
Koronabirusaren datuek etengabe goraka jarraitzen dute Goierrin. Gaur, beste 71 kasu berri jaso ditu Osasun Sailaren txostenak.
Beasainek pilatu ditu, beste behin ere, positibo berririk gehienak, 15 kasurekin. Ordiziak ere beste 12 ditu gaur. Horien atzetik daude Lazkao (9), Legazpi (6), Urretxu (6) eta Zumarraga (5).
Herri txikiagoen artean, aipatzekoa da Legorretaren egoera, 5 kasu berri atzeman baitituzte. Ataunen (4), Zaldibian (4), Idiazabalen (2), Itsasondon (1), Ormaiztegin (1) eta Seguran (1) ere agertu dira kasuak.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 2.551 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |
Altzaga | 0 | 3 |
Arama | 0 | 13 |
Ataun | 4 | 36 (+4) |
Beasain | 15 | 577 (+15) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 12 |
Gabiria | 0 | 6 |
Gaintza | 0 | 9 |
Idiazabal | 2 | 49 (+2) |
Itsasondo | 1 | 26 (+1) |
Lazkao | 9 | 148 (+9) |
Legazpi | 6 | 226 (+6) |
Legorreta | 5 | 63 (+5) |
Mutiloa | 0 | 7 |
Olaberria | 0 | 19 |
Ordizia | 12 | 574 (+12) |
Ormaiztegi | 1 | 41 (+1) |
Segura | 1 | 46 (+1) |
Urretxu | 6 | 201 (+6) |
Zaldibia | 4 | 79 (+4) |
Zerain | 0 | 1 |
Zegama | 0 | 84 |
Zumarraga | 5 | 331 (+5) |
GOIERRI | 71 | 2.551 (+71) |