Euskal zinemaren asteburua Goierriko antzokietan
Beasaingo Usurbe Antzokian eta Ordiziako Herri Antzokian, 'Erlauntza' antzezlan ezagunean oinarritutako filma izango da ikusgai. Legazpin eta Zumarragan, berriz, 'Ane' filma eskainiko dute.
Gaur estreinatuko dute Euskal Herriko hainbat zinema aretotan Erlauntza filma. Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean moldatu dute zinemarako izen bereko antzezlana, oholtza gaineko seikote berarekin, Aitziber Garmendia zaldibiarra eta Sara Cozar ordiziarra tartean. Beasaingo Usurbe antzokian eta Ordiziako Herri Antzokian emango dute asteburuan –gaurko saioan Cozar Ordizian izango da–. Laguntasuna ardatz duen komedia garratza da Kepa Errastik idatzitako obra.
Zumarragako Zelai Ariztin eta Legazpiko Latxartegin, berriz, Ane filma emango dute asteburuan, euskaraz hori ere. David Pérez Sañudok zuzendutako filma Donostiako Zinemaldian jaso zuen, eta baita euskarazko film onenaren Irizar Saria irabazi ere. Ane, AHTren obretako segurtasun zaintzaileetako baten alaba da; desagertu egin da, eta gurasoak, bananduta eta komunikazio arazoekin, urduri eta kezkatuta hasiko dira haren bila.
Hau da asteburuko Goierriko antzokien karteldegia:
BEASAIN. Usurbe antzokia.
‘Erlauntza’. Euskaraz
- Larunbata: 18:00 eta 20:30
- Igandea: 19:30
- Astelehena: 18:00 eta 20:30
‘El arco magico’. Haurrentzat
- Larunbata: 12:00
- Igandea: 17:00
LEGAZPI. Latxartegi aretoa.
‘Ane’. Euskaraz
- Larunbata: 19:30
- Igandea: 19:30
‘Como perros y gatos 3. La patrulla unida’. Haurrentzat.
- Igandea: 16:30
ORDIZIA. Herri Antzokia.
‘Erlauntza’. Euskaraz
- Ostirala: 20:30
- Larunbata: 19:30
- Igandea: 19:30
- Astelehena: 19:30
- Asteartea: 20:30
‘Bihurri’. Haurrentzat. Euskaraz
- Igandea: 16:45
ZUMARRAGA. Zelai Arizti aretoa.
‘Ane’. Euskaraz
- Larunbata: 19:30
- Igandea: 19:30
- Astelehena: 19:30
‘Stardog eta Turbocat’. Haurrentzat.
- Larunbata: 17:00
- Igandea: 17:00