Zazpi goierritar hil dira COVID-19ak jota pasa den astean
Zifrarik beltzena da Osasun Sailak datuak herrika ematen dituenetik, ekainetik
Zazpi goierritarrek bizia galdu dute urriaren 26tik azaroaren 1era bitarte COVID-19aren erruz. Hildakoen jatorria bereizten dutenetik Osasun Sailak jakanarazi duen daturik txarrena da. Denera, 66 goierritar hil dira.
Altzaga 0
Arama 0
Ataun 0
Beasain 10
Ezkio eta Itsaso 0
Gaintza 0
Gabiria 0
Idiazabal 0
Itsasondo 1
Lazkao 1
Legazpi 4
Legorreta 1
Mutiloa 0
Olaberria 0
Ordizia 28
Ormaiztegi 1
Segura 0
Urretxu 2
Zaldibia 1
Zegama 0
Zerain 0
Zumarraga 17
GOIERRI 66
Ekainetik ematen ditu Osasun Sailak herrikako datuak, eta ordurako 48 goierritarrek galdua zuten bizia. Hurrengo lau hilabeteetan bost lagun gehiago hil ziren, eta urrian hamairu hil dira. Urriaren 5 eta 25 arteansei lagun zendu ziren, eta azkeneako astean zazpi.
Hildakoen artean bi zumarragakoak ziren, eta beasaindarra, lazkaotarra, legazpiarra, ordiziarra eta ormaiztegiarra gainerakoak. Itsasondon, Legorretan, Urretxun eta Zaldibian ere izan dira hildakoak.