CAFek 22 tranbia eraikiko ditu
De Linj Flandriako Garraio Konpainiak hamazazpi unitate enkargatu dizkio, eta Utrechteko probintziak bost. Lan horien guztizko zenbatekoa 45 milioi euro ingurukoa izango da.
CAFek 22 tranbia unitate eraikiko ditu, hamazpi Flandriarako eta bost Utrecht-erako (Herbehereak). Beasainko konpainiak iragarri du lanen guztizko zenbatekoa 45 milioi eurokoa izango dela. CAFentzat bezero ezagunak dira De Lijn operadore flandriarra eta Utrecht administrazioa publikoa, aurretik beraiekin akordioak sinatutakoa baita.
2017an 146 tranbia arteko hitzarmena sinatu zuen De Linj Flandriako operadore publikoarekin. 146 horietatik 48 jada martxan daude, eta martxoan hasi ziren beste 23 unitateko lote bat eraikitzen hasi ziren. 2022. urtearen bigarren erditik aurrera CAFek ekoitzitako 88 tranbia unitate ibiliko dira Flandrian, hortaz. De Lijn konpainiak 530 milioi bidaiari inguru garraiatzen ditu urtero.
2015ean egin zuten akordioa Utrechteko administrazioarekin tratua. Kasu hartan 49 unitate egitea adostu zuten, eta orain bost gehiago eskatu dizkiete. Garraio publikoa zaharberritu nahi dute agintariek, bidaiarien kopurua hazteko.
Merkatu emankorra
Belgikak, Herbehereak eta Luxenburgok osatzen duten Benelux ingurua CAFentzat emankorra da, azken urteetan kontratu ugari lortu baititu inguru horretan. Batzuk aipatzearren, Bruselaseko metroa, Amsterdameko metroa eta tranbia eta Luxenburgo eta Lieja irietako tranbiak. Gainera, CAF Herbeheretako NS operadorearentzat aldiriko 206 tren eraikitzen ari da.