2020/11/6

Legazpiko pintura lehiaketa amaitzear

Azaroaren 20an amaituko da Arkatzak antolatutako sariketara lanak aurkezteko epea. Etxean egindako lanak Kultur etxean entregatu beharko dira.

Itsaso auzo udal izateko eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari

Urte amaieran udalerri bakar bihurtuko da Ezkio-Itsaso, Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpenaren ondoren. Auzo udal izateko eskaera egin dute; diputazioak eskaera aztertuko du.

Ipuin, bertso eta marrazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago

Ikastetxeetan lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 27a izango da. Iparraldekoek ere 27ra arte izango dute lanak aurkezteko aukera Xaia ostatuan, eta Elorri elkartean epea azaroaren 30ean amaituko da.

Historiaren berri emateko lanak

Azpilako gotorlekuaren eta Lazkanotarren jauntxoaren hilketaren berri eman du Rafa Berasategik azken maketen bidez. Seguraren inguruko 12. eta 13. maketak dira.

KORONABIRUSAREN BILAKAERA

Positiboen gorakada berriz ere, 79 gehiago 24 orduan

COVID-19ak kutsatutakoen kopuruak ez du etenik. Goierri garaiko datuak izan dira aipagarrienak. Urretxun 14 zenbatu dituzte, Zumarragan 13 eta Legazpin 9. Pandemia hasi zenetik 2.630 dira positibo eman duten goierritarrak.

Goierriko Hitza

Itsaso auzo udal izateko eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari

Urte amaieran udalerri bakar bihurtuko da Ezkio-Itsaso, Gorenaren ebazpenaren ondoren. Diputazioak eskaera aztertuko du.

Laida Goiburu

"Ikusten gaituzula ikusi nahi dugu"

Naizen elkarteak izen bereko abestia atera du, adingabe transexualak ikustarazteko. Ekaitz Goikoetxearena da abestiaren letra

Indar gehiagorekin dator Ahoz aho, zortzi hilabeteko etena eta gero

Biharko, larunbata, bi saio antolatu dituzte, ipuin kontaketa saioa eta magia saioa, biak hala biak Barrenan. Azaroaren 13an erabakiko dute aurtengo irabazlea

CAFek 22 tranbia eraikiko ditu

De Linj Flandriako Garraio Konpainiak hamazazpi unitate enkargatu dizkio, eta Utrechteko probintziak bost. Lan horien guztizko zenbatekoa 45 milioi euro ingurukoa izango da.

Ikatzaren argazki erakusketa gaurtik aurrera Legazpiko kultur etxean

Elkarteko bazkideen lanekin osatutako erakusketa kolektiboa da. Gaur ireki eta hilaren 20ra arte egongo da ikusgai.

Juanito eta Izaro Rubio aita-alabak, eta Laureano Telleria gaur 'Biba zuek!' saioan

'Adineko pertsonak eta osasuna' gaitzat hartuta ariko dira ordiziarrak, eta Segurako kanpaiei buruz Telleria. ETB1-en emitituko dute saioa, 18:00etan hasita

Goierriko Hitza

Arrano kultur elkartearen bertso saioa, gaur

Maddi Aiestaran, Xabat Ilarregi, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, German Urteaga eta Iker Zubeldia igoko dira Usurbe antzokiko oholtzara

Ziklomotorren azterketa teknikoa egingo dute Legazpiko Azokan hilaren 23an

Aurrez txanda eskatu behar da Udaltzaingoan hilaren 13a baino lehen. Gainerako ibilgailuekin bezala, derrigorrez egin behar da ziklomotorren azterketa teknikoa aldiro-aldiro.

Balitz eta balego

«Jendeari gustatzen zaio odolkia, baina lanik egin gabe»

Odolki Lehiaketarik ez da egingo bihar eta tronua hutsik geldituko da. «Sari berezia da, Gipuzkoa osoan duelako fama eta salmentetan kristorena notatzen delako», dio Urkiolak.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa