CAFek Valentziako aldiri sareko segurtasun instalazioa berrituko du
Lanek 20 milioi euroko fakturazioa izango dute. Silla eta Cullera artean BAB sistema abian jarriko dute eta Cullera eta Gandia arteko instalazioa berrituko dute
CAFek Valentziako aldiriko sareko segurtasun instalazioak berritzeko eta hobetzeko eskaria jaso du. Beasaingo enpresak lanen zenbatekoa 20 milioi ingurukoa izango dela iragarri du. Lanak Signalling filialak gauzatuko ditu.
Egin beharrekoa zera da: Silla eta Cullera arteko zatian Blokeo Automatiko Banalizatuko sistema ezartzeko egin beharreko egokitzapen lanak egitea gerora BAB sistema jartzeko; Cullera eta Gandia artean, berriz, segurtasun instalazioa erabat berrituko dute. Seinaleak, ardatzen kontagailuen bidezko detekzio-sistemak eta trenak babesteko instalazioak jarriko dituzte.