Egitarau bete-betea antolatu dute Kirol Astearen barruan
Kirol Astea hastear da Itsasondon. Bihar, larunbata, ekingo diote, Natura ezagutu orientazio frogarekin. Oihana Unanue, natur adituaren laguntzarekin egingo dute. Seiko taldeetan egingo dute ibilaldia eta balizen bilketa;taldeak ezingo dira nahastu. 10:00etan abiatuko dira, herriko plazatik.
Hurrengo ekintza, emakumeak eta kirola mahaingurua izango da astelehenean. Olatz Mitxelena (giza proba), Elena Calvillo (mendi lasterkaria), Eresti Oiarbide (soka tiralaria) eta Intza Lizarazu (Gipuzkoako Saskibaloi Federazioa) elkartuko dira iritziak partekatzeko, kulturgunean, 18:00etan.
Azaroaren 11n, asteazkena, Eskalada jasangarriaren inguruko ikus-entzunezkoaren emanaldia eta hitzaldia egingo dute. Bertan izango dira Igor Lasa Gipuzkoako Mendi Federazioko zuzendari ordea eta eskalada guneetako ekipatzailea eta Txetxus Barandiaran eskalada guneetako koordinatzailea eta dokumentalaren zuzendaria. Honakoa ere, kulturgunean egingo dute, 19:00etatik aurrera.
Itsasondoko Kirol Astea azaroaren 13an, azaroa, amaituko da. Egun horretan, kirol egokituko sentsibilizazio saioa egingo dute. Gaztetxoentzat egongo da zuzenduta saioa, LH5eko eta LH6ko ikasleentzat. Pilotalekuan egingo dute saioa, 18:00etan hasita.
Izen ematea
COVID-19agatik segurtasun neurri bereziak hartuko dira ekintzetan. Partaide kopurua mugatua izango denez, aldez aurretik izena ematea guztiz derrigorrezkoa da. Horretarako, Itsasondoko udalaren webgunean sartu beharko da eta bertan dago izen emate orrirako sarbidea.













