Juanito eta Izaro Rubio aita-alabak, eta Laureano Telleria gaur 'Biba zuek!' saioan
'Adineko pertsonak eta osasuna' gaitzat hartuta ariko dira ordiziarrak, eta Segurako kanpaiei buruz Telleria. ETB1-en emitituko dute saioa, 18:00etan hasita
Laureano Telleria eta Mikel Elizegi, Segurako elizako kanpandorrean. Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek aurkezten duten Biba zuek! telebista saioan goierritarrek leku berezia izango dute gaur. Juanito eta Izaro Rubio aita-alabekin zuzeneko elkarrizketa izango dute, ‘Adineko pertsonak eta osasuna’ gaia hizpide hartuta. Eta Mikel Elizegi kolaboratzaileak aurkezten duen Zuek Nagusi! atalean, Laureano Telleriarekin hitz egingo dute elizako kanpaiei buruz. 18:00etan hasiko da telebista saioa.














