Kirol ikastaroei eutsi egingo diete Ataunen, egoerak utzi bitartean
ATAUN // Koronabirusaren izurriagatik neurri zorrotzagoak iritsi bitartean, Ataunen berdin jarraituko dute kiroleko eta beste arloetako ikastaroek. Udalak jakinarazi duenez, lehendik jarritako segurtasun eta higiene neurriak zorrotz betez gero, zenbait
kirol eta kultura jarduera «arazorik gabe» egin daitezke.













