Martin Villa 'persona non grata' izendatu du Lazkaoko Udalak
LAZKAO // Rodolfo Martin Villa espainiar ministro izandakoa ofizialki ez da ongi etorria izango Lazkaoko Udalean, persona non grata izendatu baitu udalbatzak. Aurreko osteguneko batzarrean, EH Bilduk errefusatzeko aurkeztutako mozioa onartu zen, koalizioaren aldeko 5 botorekin eta EAJko hiru zinegotzi abstenituta. Lau jeltzalek aurka bozkatu zuten (EAJk bere mozioa sartu zuen). Gasteizko Martxoaren 3ko biktimen elkarteak bultatu du Martin Villaren «arbuio instituzional-soziala».













